Motor gidari bat hil da Bermeon, kamioi bat jota

San Miguel auzora sartzen ari zela jazo da ezbeharra. Larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako, hila zen.

Ertzaintzaren artxiboko irudi bat. JUAN HERRERO / EFE
Ertzaintzaren artxiboko irudi bat. JUAN HERRERO / EFE
inaut matauko rada
2025eko otsailaren 14a
16:10
Entzun

Motor batek kamioi bat jo du 14:40 aldera, Bermeoko (Bizkaia) BI-631 errepidean, eta, kolpea dela eta, hil egin da motor gidaria. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press agentziari adierazi dionaren arabera, larrialdi zerbitzuak bertaratu direnerako hilik zegoen jada.

Bermeoko San Miguel auzorako sarreran izan da istripua; gertakariaren ostean trafikoa moztu dute, eta Bakiotik bideratu dute trafikoa. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak X sare sozialean azaldu duenez, errepidea bi noranzkotan dago itxita, eta auto pilaketak sortu dira horren ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.