Gizonezko bat hil da gaur A-124 errepidean, Guardia herriaren parean izandako istripu batean (Araba).
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, ezbeharra 18:15ean gertatu da, gizonezkoa motoan zihoala, Logroñorako noranzkoan. Haraino bertaratu dira Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak, eta saiatu dira moto gidaria suspertzen, baina ezin izan dute ezer egin.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.