Morlans auzoko hilketetan «egia osoa» jakitea galdegin dute

Guardia Zibilak duela 30 urte ETAren aurkako operazio batean hildako hiru euskal herritarrak omendu dituzte

Donostiako Morlans auzoan atzo egindako omenaldia. IDOIA ZABALETA / FOKU.
2021eko abuztuaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Duela 30 urte Guardia Zibilak ETAren aurka egindako operazio batean Jokin Leunda, Patxi Itziar eta Iñaki Ormaetxea hil zituen Donostiako Morlans auzoko etxebizitza batean. Atzo «sarraski» hura oroitzeko omenaldia egin zuten haien senide eta lagunek auzoan bertan, hilketak izan ziren lekutik gertu. Ekitaldian aldarrikatu zuten «egia osoa» jakiteko eskubidea dutela: «Egia osoa argitara ateratzea behar-beharrezkoa da, Patxiren, Jokinen eta Iñakiren heriotzen inguruko zehaztasunak argitzea, ezinbestekoa». Horrez gain, Euskal Herrian«ezkutuan» geratu diren «pasarte ilun ugariak» argitzeko exijitu zuten; tartean, zigorgabe geratu diren «jazoera ilunak» edota desagertuta jarraitzen duten euskal herritarren kasuak. Omenaldian nabarmendu zuten egiak argitara ateratzea ezinbestekoa dela «agertoki demokratiko bat» lortzeko, eta «bizikidetza eta askatasuna» eskuratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.