DONOSTIA.Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea. EAJtik HBra: bilakaera politiko-kulturala liburua (Txertoa) aurkeztu du Pako Sudupek (Azkoitia, Gipuzkoa, 1959), Donostian, «duela 40 urteko planteamenduak gaurkoekin alderatzeko, eta Monzon bezalako figura aberats bat gazteek ezagutzeko». Haren konpromisoa nabarmendu du. «Dirua zeukan, baina, lasai bizi beharrean, bizia eman zuen abertzaletasunaren alde».
Hiru etapa izan zituen Monzonek (Bergara, Gipuzkoa, 1904-1981), Suduperen arabera. Aurreneko 25 bat urteetan etxe giroan izan zen, karlismoaren eta monarkia espainolaren eragin pean. Ondoko mende laurdenean, EAJn eta Eusko Jaurlaritzan kargu «garrantzizkoak» eduki zituen. Eta, hirugarrengo aroan, EAJrekiko kritiko, eta handik at geroago, «libre» zela, harremanak izan zituen ezker abertzalearekin. Beti, euskara ardatz.
Monzon, «lasai bizi beharrean bizia eman» zuena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu