Joan den apirilean jakinarazi zuten datorren igandeko bozetan parte hartzen ahaleginduko zirela. Legeak ezarritako prozedura jarraituta, Espainiako Kontsulatuan hainbat bider ahalegindu dira bozkatzen, baina, salatu dutenez, ukatu egin diete bozkatzeko aukera. Ondorioz, ezingo dute boza eman; arazo bera izan zuten Espainiako Gorteetako hauteskundeetan, apirilaren 28an.
Ezin badute ere botoa eman, Mont-de-Marsango euskal presoek jakinarazi dute EH Bilduren kanpainan "buru-belarri" murgiltzeko asmoa dutela, eta deia egin dute igandean "inor etxean ez gelditzeko".