Mont Blancen hil ziren bi mendizaleen gorpuak datorren astean Euskal Herriratuko dituzte

Espero dute astelehenean edo asteartean ekartzea. Haiekin zen beste mendizaleak sendagiria jaso du jada.

Mont Blanc mendia, artxiboko irudi batean. MARTIAL TREZZINI / EFE
Mont Blanc mendia, artxiboko irudi batean. MARTIAL TREZZINI / EFE
2024ko abuztuaren 24a
18:20
Entzun

Datorren astearen hasieran Euskal Herriratuko dituzte Mont Blancen hil ziren bi mendizale gipuzkoarren gorpuak. Espero dute astelehenean edo asteartean iristea. Beharrezko tramiteak egin, eta gorpuak lehenbailehen ekarri nahi dituzte gertuko senideek. 26 urte zituen batek eta 27 urte besteak; Oiartzungoa zen bat, eta Lezon bizi zen usurbildar bat bestea.

Haiekin zen beste mendizalea arin zauritu zen; hura ere Oiartzungoa da. Ospitalean eman ditu azken egunak, baina sendagiria jaso du jada, eta Euskal Herrira itzuli da.

Ezbeharra joan den asteazkenean izan zuten, Mont Blanc du Tacul mendian, Frantziako Alpeetan. Tontorretik jaisten ari ziren mendizaleak istripua izan zutenean; Gervasutti bidean rappel egiten ari ziren, eta ehun metro ingurutik erori ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.