Monika Hernandok ez du jarraituko Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari karguan. EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu da Hernandoren kargugabetzea, gaur. Eusko Jaurlaritzak, ordea, ez du kargugabetzearen jakinarazpen ofizialik egin, ohikoa den moduan. Aurrerantzean, Hernandok Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Zuzendaritzaren ardura hartuko du. Jaurlaritzako Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak berri agentzien bitartez jakinarazi du Hernandoren kargu berria.
Hernando (Bilbo, 1971) 2013tik izan da Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, Maixabel Lasaren lekukoa hartuta. Jaurlaritzak oraindik ez du jakinarazi nork beteko duen Hernandoren hutsunea hemendik aurrera.
Monika Hernandok utzi egin du Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari kargua
Bilboko Udaleko Berdintasun eta Bizikidetza Sailaren ardura hartuko du aurrerantzean. EAEko Aldizkari Ofizialak eman du haren kargugabetzearen berri, gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu