OÑATI. Atzo eman zioten ikasturteari hasiera Mondragon Unibertsitatean. Oñatiko (Gipuzkoa) fakultatean egin zuten hasiera ekitaldia. Bertan egon ziren, besteak beste, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia edo Iñigo Uncin Mondragon Kooperatibako presidentea. Unibertsitateak 6.850 ikasle baino gehiago ditu bere gradu, master eta doktoregoetan ikasturte hasiera honetan. Horietatik 2.300 ikasle berriak izango dira. Graduko hemezortzi titulu eskainiko dituzte.
Urkulluk nabarmendu zuen Jaurlaritzaren eta unibertsitatearen arteko lankidetza «eraginkorra» dela eta zenbait helburu «partekatzen» dituztela.
Mondragon Unibertsitateak ia 7.000 ikasle izango ditu aurten
Jaurlaritzaren eta unibertsitatearen arteko «lankidetza eraginkorra» nabarmendu du Urkullu lehendakariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu