Monarkiaren ospe ona, hutsaren hurrengoa

2020ko abenduaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako monarkia da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek gaizkien baloratzen duten instituzioa: 0tik 10erako baremo batean, herritarrek dioten konfiantza 1,3koa baino ez da. «Zaila da are gehiago jaistea», azaldu du azterketaren egileetako batek, Braulio Gomezek. Aldiz, enpresa txikiak (6,1) eta unibertsitatea (5,8) dira erakunderik fidagarrienak herritarrentzat.

Badirudi zalantzaz beteriko egoeraren aurrean herritarrek segurtasuna lehenesten dutela. Handitu egin da egungo estatus politikoari eustearen aldekoak : %35 dira. Aldiz, %15ek independentzia nahi dute, eta %31k, autonomia handiagoa.5,3ko puntuazioa ematen diote «demokraziaren kalitateari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.