Hamaika Gara kanpainatik abiatuta, mobilizazio bat egingo du Gure Eskuk Bilbon, uztailaren 3an, erabakitzeko eskubidearen alde. Udaletxetik hasi eta Arriaga zubiraino izango da. Kanpainaren nondik norakoak azaldu zituzten atzo Bilbon, hainbat eragilerekin batera: besteak beste, pentsiodunekin eta AEK-ko kideekin. Mobilizazio «kulturala eta politikoa» izango dela azaldu du plataformak, eta pertsona «esanguratsuek» hartuko dutela parte.
Horrez gain, beste egitasmo batzuen berri eman dute: «hamaika sinaduren erronka» jarri dute martxan, norbanako bakoitza 11 sinadura lortzera bultzatu nahian. Mobilizazio eguneko osasun neurriak egokitzeko eta kanpainako gastuei aurre egiteko, «konpromiso txartela» jarri dute eskura bost euroren truke. Mobilizazio nagusiari begira, herri eta eskualdeetan ekintzak egingo dituzte maiatzaren 22an, iragarri dutenez.
Mobilizaziora deitu du Gure Eskuk, Bilbon
Uztailaren 3an egingo da, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintza «politiko eta kulturala»izango da. Hamaika Gara sinadura bilketatik abiatuta, beste egitasmo batzuk hasiko dira gaur zortzi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu