Mobilizazioei eutsiko diete Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan

LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek lanuzte gehiago iragarri dituzte irakasleen, sukaldeen eta garbiketa langileen sektoreetan. Bihar iragarriko dute protesten egutegia.

Hezkuntza publikoko irakasleen greba, Donostian.
Hezkuntza publikoko greba egun bateko manifestazioa. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
Ion Orzaiz.
2025eko martxoaren 10a
19:00
Entzun 00:00:0000:00:00

LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek iragarri dute segida emanen dietela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetako greba eta mobilizazioei, lan itunak berritzeko xedez. Iragan urtarrilean abiatuta, hamabi lanuzte egin zituzten irakasleek, Haurreskolak partzuergoko hezitzaileek eta sukaldeetako eta garbiketako langileek. Lau sektore horietatik hiruk eutsiko diete mobilizazioei aurrerantzean ere —otsailean, Haurreskolak partzuergoan lan hitzarmena adostu zuten LABek eta Jaurlaritzak—.

Sindikatuek helburutzat jo dute hezkuntza publikoaren kalitatea bermatzea, eta inbertsioa handitzea galdegin diote administrazioari. Bihar goizean emanen dituzte mobilizazioei buruzko xehetasunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.