Mobilizatzera deitu du EHEk urriaren 6rako
Euskal Herrian Euskaraz-ek mobilizazio batera deitu urriaren 6rako, Baionako herriko etxearen aitzinean. Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoera ikusita, ez du uste Euskal Elkargoak egindako onarpen ofiziala aski denik, eta ohartarazi du euskaldunek berretsia dutela «Euskal Herri euskaldunean bizitzeko erabakia». Hiru neurri ikusten dituzte funtsezkoak: euskararen ofizialtasuna lortzea, euskararen ezagutza unibertsalizatzea eta Euskal Herria berreuskalduntzeko plan estrategiko nazionala indarrean jartzea, euskararen ezagutza eta erabilera orokotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu