Miriam Urkia eta Roberto Gonzalez, Euskaltzaindiko zuzendaritzakide berriak

DONOSTIA. Euskaltzaindiak datozen lau urteetarako zuzendaritza taldea berritu zuen atzo, Donostian. Orain arte bezala, Andres Urrutia izanen da euskaltzainburua. Jean-Baptiste Coyosek, Adolfo Arejitak eta Sagrario Alemanek ere segituko dute taldean, eta Xarles Bidegainek eta Xabier Kintanak utzi eginen dute. Bi kide berri izanen ditu zuzendaritzak: Miriam Urkia eta Roberto Gonzalez de Viñaspre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu