Foru hauteskundeak

Miren Etxebestek iragarri du aurkeztuko dela Gipuzkoako Ahal Dugu-ren hautagai izateko primarioetan

 Donostiako alkategai izateko, Victor Lasak ere aurkeztu du hautagaitza.

Miren Etxebeste eta Victor Lana, Donostian. AHAL DUGU.
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko urriaren 6a
12:04
Entzun

Egunetik egunera, gero eta izen gutxiago gelditzen dira argitzeko. Gutxika-gutxika alderdi politiko bakoitza ari dira jakinarazten nor izanen duen hautagai 2023ko hauteskundeetan. Hala ari da Ahal Dugu ere. Hain zuen, koalizioak joan diren bi asteetan eman du Bizkaiko eta Arabako hautagaien berri, baina Gipuzkoa zuen faltan; gaur arte. Miren Etxebestek bere burua aurkeztu du Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko.

Egun, Irungo Udal Gobernuko kide da Etxebeste, zinegotzi, eta bere gain ditu Berdintasun eta Euskara ordezkaritzak. Itzulpengintza ikasketak ditu eginak, irakasle aritu da urteetan. Ahal Dugu-k zabaldutako informazioaren arabera, Etxebeste M-15 mugimenduaren ondorioz murgildu zen politikagintzan.

Halaber, beste hautagaitza baten berri ere eman du Ahal Dugu-k. Victor Lasa aurkeztuko da primarioetara Donostiako alkategai izateko. Nazioarteko aholkulari eta analista akademikoa da, eta 2019tik dabil Ahal Dugu-rekin kolaboratzen. Dioenez, «Donostian paradigma aldaketa bat eragitea» du helburu, «herritarrak benetako protagonista bihurtuz garapen ekonomikoa, jasangarritasuna eta eredu turistikoa zer den erabakitzeko orduan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.