Miranda: «Nahiko lukete besteek CAN gisa amaitu»

Alvaro Miranda, atzo. J.MANTEROLA / FOKU.
2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Alvaro Miranda Nafarroako Ogasun kontseilari izan zen 2007tik 2012ra bitartean, eta, atzo ikerketa batzordean azaldu zuenez, epe horretan ez zuen egin Nafarroako Kutxaren finantza zaintzarik. Nahiz eta 1976ko estatutuetan aipatu gobernuari zegokiola zaintza, Alvaro Mirandak ziurtatu zuen «inoiz ez» zela egin. Bere hitzetan, agindu hori eman izan balitz, Nafarroako Gobernuak bitartekoak jarriko zituen.

CANeko arduradunek egindako kudeaketa defenditu zuen Mirandak. «Ez dago dokumentu ofizial bat bera ere Nafarroako Kutxan gaizki jardun zela dioena». Aurretik Enrique Goñik eta beste batzuek egin bezala Caixabank-en amaitu izana ontzat jo du. Bere hitzetan, kutxen moldaketa prozesua hasi zenean 43 kutxa zeuden, eta zazpi taldetan bildu ziren: «Konbinazio horiekin, matematikoki 32 milioi aukera sortzen dira, eta guk hautatu genuena ez zen izan txarrena». Alderantziz, kontrakoa defenditu zuen: «Nahiko lukete beste batzuek CANek bezala amaitzea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.