Martxoaren 23an egingo dute Hartueman egitasmoaren inguruko lehen mintegia, Lekornen (Lapurdi), Hodi Aldea gelan. Hartueman esperientzia bankua aurkeztuko dute han, baina, aurkezpenaz gain, saio praktikoa ere izango da Lekornekoa, eta, hiru ildotan oin hartuta —euskara, politika feministak eta etxebizitza—, hainbat esperientzia aurkeztuko dituzte, haietatik zer ikasi badagoelakoan.
Euskararen arloan, mintzapraktika taldeen eskarmentua eta eragin linguistikoaren ebaluazioa egiteko tresnak azalduko dira. Feminismoarenean, Garesen (Nafarroa) eta Orendainen (Gipuzkoa) abian jarritako politikak azalduko dituzte. Etxebizitzen atalean, Orendainen baserriak sustatzeko egindako lana eta Errekaleor auzoko eredua aurkeztuko dituzte.
Mintzapraktika taldeetatik Errekaleorrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu