Protestak

Milaka lagun manifestatu ziren atzo Hegoaldeko hiriburuetan

Madrilgo manifestazioan greba orokorraren aldeko oihuak entzun ziren.

2011ko ekainaren 20a
10:12
Entzun

Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean milaka pertsona atera ziren atzo kalera M-15 mugimenduak deituta. Modu baketsuan, aldarrikapena eta festa uztartuz, kanpaldietatik kaleetara salto egin du protesten mugimenduak, eta atzo euroaren hitzarmenaren aurka protesta egin zuten. Bilbon 8.000 lagun bildu ziren eta Donostian 3.500. Gasteizen eta Iruñean ere milaka irten ziren kalera. Ekainaren 27an berretsiko dute Euroaren hitzarmena Bruselan.

Kanpaldietako ohiko mezuez gain, Espainiako monarkiaren kontrakoak eta ezker mugimendukoak entzun ziren manifestazioetan. Bilbon geldialdiak egin zituzten Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, Ogasun Ministerioaren egoitzarenean, Diputazioarenean, Udalerenean eta Santander eta BBVA bankuenenean. Manifestazioa amaitzean lau bozeramailek manifestu bat irakurri zuten, eta politikariei herriaren ordezkariak "soilik" direla gogorarazi zieten.

Madrilen eta Bartzelonan ere oso jendetsuak izan ziren manifestazioak, beste hiri askotan bezala, eta Espainiako hiriburuan greba orokorraren aldeko oihuak ere entzun ahal izan ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.