Mikel Zabalzaren omenez hainbat ekitaldi egingo dituzte datozen asteetan

Zabalzaren auzia itxita, torturatzaileen zigorgabetasuna «garaile» atera dela salatu du AAMk

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Guardia Zibilak atxilotu eta inkomunikatu ostean Mikel Zabalzaren gorpua Bidasoa ibaian agertu zeneko 25. urteurrena da, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbat ekitaldi antolatu ditu gertatua gogora ekarri, argitzeko eskatu eta Donostiako Probintzia Auzitegiak auzia artxibatu duela salatzeko. Izan ere, AAMk ez dauka dudarik: «Mikel torturaren ondorioz hil zen, Mikel torturak hil zuen». Joan zen astean jakin zen Donostiako Auzitegiak Zabalzaren auzia artxibatu zuela, eta, AAMren ustez, «berriz ere torturatzaileen zigorgabetasuna atera da garaile epaitegietan. Berriz ere agerian geratu da torturaren inguruan eraikia duten egitura osoa eta epaitegiek egitura oso horretan betetzen duten tokia».

Tortura amaitzeko, presio soziala beharrezkoa dela berretsi du AAMk, eta mobilizazioak antolatu ditu. Hitzaldiak emango dituzte, hilaren 20an manifestazioa egingo dute Donostian, eta 27an ekitaldia Orbaizetan.

25 urte geroago «errepresio egoerak» berdin jarraitzen duela salatu du AAMk, eta Jon Anzaren auzia ere argitzeko dagoela ekarri du gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.