Hilberria

Mikel Unzalu PSE-EEko legebiltzarkide ohia hil da

2009tik 2016ra arteko bi legealditan legebiltzarkide izan zen, eta iragan legealdian Justizia sailburuorde

Mikel Unzalu eta Rosa Fresno PSE-EEko legebiltzarkideak, 2016ko otsailean, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. JUANAN RUIZ / FOKU
2021eko uztailaren 15a
12:51
Entzun

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eman du Mikel Unzaluren heriotzaren berri Twitterren. Unzalu urtetan izan zen Euskadiko Ezkerrako buruzagi, eta, Mendiak sare sozialetan zabaldutako mezuan nabarmendu duenez, PSE eta EEren arteko bat-egitearen bultzatzaileetako bat izan zen Unzalu.

«Gaur ezkerra umezurtz dago. Faltan botako zaitugu», izan dira Mendiaren agur hitzak. Dolumin mezu gehiago zabaldu dira sozialisten artean, sare sozialetan. Adibidez, Arabako PSE-EEk azpimarratu du gizartearen borroken aldeko lanean eredu izan dela. «Beti eramango zaitugu bihotzean». Horri loturik, Denis Itsaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak goraipatu du Unzaluren ibilbidea eredugarria izan zela eta alderdikide «sentikor, adimentsu eta ausarta» izan zela.

Ibilbide politikoa

1956ean sortu zen Gasteizen. Politikari aspaldidanik lotuta izan da. Euskadiko Ezkerrako idazkari nagusi izan zen 1984tik 1991era. Halaber, 1987tik 1991era bitartean Gasteizko hautetsi izan zen, eta 1991eko legealdian, Arabako batzarkide.

Hain zuzen ere, garai hartan eman zen PSEren eta EEren arteko bat-egitea eta ondorengo urteetan Unzalu alderdi barrura begira egon zen lanean. Hain zuzen ere, bere ibilbide politikoko azken urteetan izan ditu kargu publiko nabarmenenak; lehenik, legebiltzarkide gisa eta azken legealdian, Eusko Jaurlaritzan, koalizio gobernuan.

2009tik 2016ra arteko bi legealdietan legebiltzarkide sozialista izan zen, eta 2012ko legealdian mahaiko idazkari lehen izendatu zuten. Hurrengo legealdian, Maria Jesus San Jose sailburu zelarik, Justizia arloko sailburuorde izan zen. Legealdi honetan, Turismo Saileko aholkulari gisa ari zen lanean, baina gaixotasunaren ondorioz, utzi behar izan zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.