Mikel Albisuri babesa adierazi diote 126 idazlek eta editorek

unai etxenausia
2022ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun

Euskal Herriko 126 idazlek eta editorek adierazpen bat plazaratu zuten atzo, Eman bakea izenburupean, Mikel Albisu Iriarteri babesa adierazteko. Donostiako Bulebarrean aurkeztu zuten adierazpena, eta agiriaren sinatzaileetako batzuk eta Albisu bera izan ziren bertan. Garbiñe Ubeda Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak irakurri zuen testua, eta Joseba Sarrionandiak eta Garazi Arrula Txalapartako editoreak irakurri zuten sinatzaileen zerrenda. Horiez gain, Bulebarrean izan ziren Jule Goikoetxea, Gotzon Barandiaran, Josu Landa, Jon Alonso, Oier Guillan eta Joxe Austin Arrieta sortzaileak, besteak beste.

[YouTube]https://youtu.be/SWuRDoePzsg[/YouTube]

Elkarretaratuak Albisu bigarrenez epaitzearen kontra agertu ziren. Izan ere, Frantziako Estatuan hogei urteko espetxe zigorra betea du Albisuk, eta duela hiru urte askatu zuten. Orain, ordea, Espainian «berriro ere zigortu» nahi dutela salatu dute: are, Frantzian bete duen zigorraren «arrazoi berdintsuengatik eta inolako froga materialik gabe». Horrez gain, «bere sorkuntza libreki» eskaintzen jarrai dezan nahi dute izenpetzaile guztiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.