Miguel Angel Paez izango da Hiri Agendako sailburuordea

Paez legebiltzarkidea da, eta Irungo Udalean egin du bere ibilbide politikoaren zatirik handiena.

Miguel Angel Paez, Eusko Legebiltzarrean. PSE-EE
Miguel Angel Paez, Eusko Legebiltzarrean. PSE-EE
2024ko ekainaren 29a
15:40
Entzun

Miguel Angel Paez legebiltzarkide eta Irungo Udaleko zinegotzi ohia izango da Eusko Jaurlaritzako Hiri Agendako sailburuordea. Hala osatuko luke Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak bere konfiantzazko taldea.

Paez PSE-EEren Nazio Batzarreko kidea da, eta Gipuzkoako alderdiko zuzendaritzako kidea. Azken bozen ostean Eusko Legebiltzarrera jauzi egin aurretik, Irungo alkateorde ere izan zen; 33 urtez izan zen zinegotzi.

Aurrez, jakinarazi zuten Miguel de los Toyos egungo Lurralde Antolaketa eta Hiri Agendako sailburuordeak Etxebizitza arloari helduko diola. De los Toyos Eibarko alkate izan zen, hamahiru urtez. Hala, Itxasok adierazi du biak ere «konprometituak, udalgintzari lotuak eta esperientziadunak» direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.