Pertsonekin trafikatzen zutela egotzita, Espainiako Poliziak sare bat desegin du Bilbon. Agenteek hamar pertsona atxilotu zituzten atzo, Saharaz hegoaldeko Afrikako migratzaileak Frantziako Estatura igaroarazten zituztela leporatuta.
Efe berri agentziaren arabera, sareko kideak Bizkaiko hiriburura iritsitako etorkinekin jartzen ziren harremanetan, eta 150 eta 200 euro artean eskatzen zizkieten Donostiara edo Irunera (Gipuzkoa) eramateagatik. Bi hiri horietatik garraio publikoan iristen ziren Frantziako Estatura.
Pertsona batek salaketa bat jarri zuen, eta sarearen berri eman. Agenteek egiaztatu zuten sareko kideek Bilboko garraio publikoko geltokietara jotzen zutela, eta migratzaileekin hartu-emanetan jartzen zirela. Autoetan edo garraio publikoan lekualdatzen zituzten Irunera edo Donostiara, eta, gero, Bilboko sarearekin lotutako beste sare bateko kideek Frantziako Estatura bultzatzen zituzten.
Migratzaileekin trafikatzea egotzita, hamar pertsona atxilotu dituzte
Saharaz hegoaldeko Afrikako etorkinak Frantziako Estatura pasatzen zituztela leporatuta, Espainiako Poliziak sare bat desegin du Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu