Gaur goizeko bostetan Hendaiatik atera den lehen trenak 25 urteko migratzaile bat bota du lurrera Donibane Lohizune eta Getaria artean (Lapurdi). Sud Ouest-ek jakinarazi duenez, trenaren ufakoak bota du migratzailea, eta, kolpearen ondorioz, arin zauritu da.
Trena 04:47an abiatu da Hendaiatik. Migratzailea trenbidearen alboan zegoen trena iritsi denean, eta, ondotik pasatzean, ufakoak lurrera bota du. Migratzaileak izterrean hartu du kolpea, eta Baionako Ospitalera eraman duten osasun zerbitzuek artatu dute.
Urriaren 12an lau migratzaile hil ziren Ziburun, antzeko beste istripu batean. MIgratzaileak Poliziaren kontrol batetik ihesi zihoazen, eta trenak harrapatu zituen. Harrera taldeek gogor salatu zuten gertaera hura, eta «giza ehiza bat» dagoela salatu zuten. Migratzaileentzat «bide seguruak» eskatu zituzten Donibane Lohizunen bilkura batean.
Ikusi gehiago:Line Targe: «Oztopoek arriskua errentagarri bilakatzen dute»