G7koen goi bilera Miarritzen

Miarritzen militarrak kale hutsetan, eta denda asko itxita, goi bilkuraren atarian

Kontrol ugari jarri dituzte Miarritze erdigunean, eta kaleak ia hutsik daude. Jatetxe eta denda asko itxi dituzte.

2019ko abuztuaren 23a
16:46
Entzun

Ofizialki, bihar hasiko da G7koen goi bilera, baina Miarritzek ezohiko itxura du dagoeneko. Kontrol neurri zorrotzak hartu dituzte, eta, gaur goizean, nabaria zen jada nola egongo den hiria datozen egunetan. Agintariek bi gune zehaztu dituzte: urdina —zabala—, eta gorria —goi bilkura egingo duten gunetik gertuen dagoen eremua—. Autoek debekatua dute gune urdinera sartzea, eta, oinez, baimena edo akreditazioa duten egoiliarrak eta kazetariak soilik igaro daitezke. Gune urdinera sartzeko kontrolak, berriz, martxan ziren goizetik, eta hutsik zegoen hirigunea: segurtasun langileak, poliziak eta kazetariak baino ez. Gune gorrirantz aurrera egin ahala, zorrotzagoak dira kontrolak.


Gune urdinera sartzeko kontrola, Miarritzen. BERRIA


Miarritze erdiguneko beste kontrol bat. BERRIA

Akreditazioarekin batera, agur mezu bat ere eman diete kazetariei G7koen goi bilkurako arduradunek. "Posible den guztietan" jatetxeetan jateko gonbidapena egiten diete mezu horretan, besteak beste, "eskualdeko kultura” eta "euskal sukaldaritza tradizionala" dasta dezaten: "Egonaldi atsegin bat desio dizugu Euskal Herrian [Basque Country jatorrizkoan, ingelesez], benetako topaketaz betea gaitasun ugariko bertako herritarrekin".

Azken asteetan, Miarritzeko eta inguruko agintariek G7koen goi bilkurak bertako saltokiei eta turismoari ekarriko dizkien onurak nabarmendu dituzte, baina askok dendak ixtea erabaki dute. Gaur bertan, jatetxe eta denda asko itxita zeuden, eta irekita zeudenak batez ere kazetarientzat zeuden. Horiek ez ezik, Miarritzeko tren geltokia eta Clemenceau plazako aparkalekua ere itxita daude, baita aireportua eta hondartza ere.


Bitxi denda bat, itxita. BERRIA


Le Tavernier jatetxea, itxita. BERRIA

Ixten hasita, gune gorriko zaborrontziak ere itxi dituzte, segurtasunagatik. Hondakinak "gailurra bukatu arte atxikitzeko" edo gune urdineko zaborrontzietara eramateko eskatu dute, mezu baten bidez.
Zaborrontzi bat itxita, Euskal Elkargoaren mezu batekin. BERRIA


Gune urdina adierazten duen seinalea. BERRIA


Hermes denda ezaguna zabalik. Ez dute batere eroslerik izan. BERRIA


Segurtasun eremuan bizi diren herritarrek lepotik zintzilik eraman behar dute bizilagun akreditazioa. BERRIA


Frantziako armadako kide bat hondartzan, metal detektagailu batekin. BERRIA


Lafayette galeriak zabalik. Inor ez dabil barruan. BERRIA


Miarritzeko talotegia itxita. BERRIA


Denda bat itxita, datozen egunetan gerta litezkeen istiluetatik babesteko. BERRIA


Banku bat, taula batzuekin babestuta. BERRIA


Miarritzeko tren geltokia itxita. BERRIA

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.