Alerta laranja ezarri zuten atzo Ipar Euskal Herrian, uholde arriskuagatik. Eurite indartsuak izan ziren, eta euriak ur araztegiak gaindikatu zituen Ipar Euskal Herriko eremu askotan. Ondorioz, euriak ura kutsatu zuen, eta Lapurdiko hondartza guztiak itxi behar izan zituzten, prebentzioz. Gaur goizean, Miarritzeko, Bidarteko eta Angeluko hondartzak ireki dituzte berriz. Hendaia eta Donibane Lohizune bitarteko hondartzek, ordea, itxita jarraitzen dute.
Esplikatu dute euriteak indartu direla gauean, eta euri metatzea 30 eta 60 milimetro artekoa izan dela azken hamabi orduetan. Prefeturaren arabera, egun guztian euria ez da geldituko, eta horrek ekar lezake Lapurdi aldean 70 eta 100 milimetro arteko euri metatzea izatea.
â;Â;Â;Â;š ï¸;Â;Â;Â; Le département 64 est placé sous vigilance ð;Â;Â;Â;ŸÂŸ fortes pluies et inondations jusqu'à ce soir 21h00 au moins. pic.twitter.com/oLhXrhItwT
— Préfet des Pyrénées-Atlantiques (@Prefet64) August 18, 2022
Ondorioz, uholdeak izateko arriskua dago, prefeturaren arabera. Usaian uholde arriskua den lekuetan, eta erreka eta ibai bazterretan dago arrisku handiena. Zehaztu dute errepideetan arazoak sortzen ahal dituela euriteak, eta elektrizitate mozketak izan daitezkeela.