Nahiz eta laburrena izan, zortzigarrena eragin handiena izan duen lanuzte eguna izan da Bilboko Metroan. Hala adierazi du langile batzordeak, eta atzo goizeko geltokien egoerari erreparatuta agerikoa da. Aurreko deialdietan %40ko gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen Eusko Jaurlaritzak, oraingoan berriz %30ekoak izan dira, eta asko nabaritu da trenen maiztasunean.Bilboko geltokietan hamar minuturo igaro ziren.
Gatazka konpontzeko asmoz langile batzordeak gaur proposamen berria egingo du. Enpresak datorren urterako txandak aurkeztu ditu, eta orain horri erantzuteko zenbat langile behar diren eztabaidatzeko prest agertu da. Langile batzordeak, ordea, erabakia hartuta dutela salatu du.
Metroko beharginen zortzigarren lanuzteak izan du eraginik handiena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu