DONOSTIA. ELA sindikatuko ordezkariek Eusko Legebiltzarreko Garraio, Mugikortasun eta Etxebizitza Batzordean eskatu zuten obra publikoetan segurtasuna berma dadila, besteak beste Donostiako metroaren lanetan. Sindikatuaren ustez, Eusko Trenbide Sareak «behin eta berriz» urratzen ditu lan eta segurtasun arloko arauak, eta «ordezkari politikoei» eskatu zieten neurriak har ditzatela obra publikoan lan osasuneko arauak betetzeko.
Ez da ELAk halako salaketa bat egiten duen lehen aldia: hamalau jarri ditu Lan Ikuskaritzan, eta beste hainbat erreklamazio lan auzitegian. «Abusuzko eta legez kanpoko lanaldiak, lan baldintza prekarioak, lan istripuak, eta prebentzio, segurtasunosasuneko arauak bete ez izana» dira arrazoiak.
Metroaren obretan kontrol falta salatu du ELAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu