Metroaren lanak behin betiko eteteko eskatu dute Donostian

Satorralaia elkarteak deitu du manifestaziora; salatu du obra «zentzugabea» dela, eta ardurak argitzeko eskatu

Manifestazio burua, Urbieta kalean. JON URBE / FOKU.
2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Jendetza elkartu zen atzo Donostiako erdigunean, Satorralaia elkarteak deituta, metroaren lanak behin betiko eten ditzatela galdegiteko. 3.000 pertsona inguru elkartu ziren, antolatzaileen arabera. Martxa eguerdian abiatu zen, eta parte hartzaileek hiru zutabe osatu zituzten, euren arteko tartea gorde ahal izateko.

Satorralaiak «zentzugabetzat» jo du proiektua, eta uste du Gipuzkoako hiruburuaren erdigunean metro bat jartzeak ez duela «inolako justifikaziorik hiriko garraio publikoa eta Gipuzkoan Euskotren sarea hobetzeko egin diren bestelako proposamenen aldean».

Gainera, gogora ekarri dute lanetan «arazo larriak» sortu direla eta horiek %100eko gainkostuak eragin ditzaketela; beraz, ardurak argitzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.