Mendoza: «PAI ezartzeak eragin du egungo kaosa»

UPNk ingelesa ikasteko programa «baldarki» aplikatu duela esan du Hezkuntza kontseilariak.Azalpenen ostean, kritikak ez dira baretu

Mendoza kontseilaria, atzoko agerraldian. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Ion Orzaiz.
2015eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendozaren esanetan, hezkuntzako lan deialdi publikoaren proposamena «aurreko gobernuen kudeaketa txarraren ondorio zuzena da». Mendozaren irudiko, UPNk «baldarki» aplikatu zituen PAI programak, eta horrek kaos egoera batera bultzatu du sektorea: «Doako barra ezarri zuen aurreko gobernuak, txosten teknikoei jaramonik egin gabe, eta orain ari gara ordaintzen garai hartako zuhurtziarik eza».

Lan eskaintza publikorako proposamena legebiltzarrean azaldu zuen atzo Mendozak, UPN, PSN eta PP taldeek eskatuta, baina kontseilariak emandako datuei ez zieten erreparatu oposizioko indarrek, eta betiko diskurtsoari eutsi zioten: deialdia «sektarioa» dela, irizpide «politiko eta identitarioei» erantzuten diela eta Nafarroa euskalduntzea beste helbururik ez duela errepikatu zuten, alternatibarik edo daturik aurkeztu gabe.

Mendozak behin baino gehiagotan azaldu behar izan zuen «irizpide tekniko hutsak» aplikatu dituztela eta lan deialdi publikoa egiteko proposamena «sektorearen beharren arabera» ondu dutela: «Espezialitate eta hizkuntza bakoitzean bete behar diren postuak kontuan izanda diseinatu dugu proposamena». PAI programetarako irakasle eleaniztunak kontratatu ahal izateko Espainiako Gobernuak legea aldatu beharko lukeela gaineratu zuen: «Irtenbidea Madrilekin negoziatu behar da, baina, bitartean, ez dago ezer egiterik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.