Eguesibarreko (Nafarroa) mendizale bat hil da Pirinioetako Monte Perdidoko (Huesca, Espainia) Escupidera korridoretik amilduta. Gizonak 52 urte zituen.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 12:30 aldera jaso du dei bat istripuaren berri emateko. Helikopteroarekin joan ziren, eta mendizalearen gorpua aurkitu dute. Ondoren, Huescako institutu anatomiko forentsera eraman dute, autopsia egitera.
Monte Perdidoko Escupidera korridorean istripu larri asko izaten dira. Tarte horretan malda handia du mendiak, eta, eroriz gero, mendizaleak maldatik amildegira erortzen dira.
Ez da izan gaur mendian izandako istripu bakarra. Anboto mendian (Atxondo, Bizkaia) ere erori egin den mendizale bat erreskatatu du Ertzaintzak. Arranturriaga auzora eraman dute emakumea, eguerdi partean istripua izan ostean, eta handik, ospitalera.