Mendizale bat oso larri zauritu da, Añelarran erori eta gero

300 metroko erorikoa izan du, mendia igotzen ari zela. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute.

Mendizalearen erreskatea, Añelarran. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Mendizalearen erreskatea, Añelarran. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
jakes goikoetxea
2024ko abenduaren 28a
17:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Mendizale bat oso larri zauritu da gaur goizean, Añelarra mendian (2.358 metro) behera erori eta gero, Belagua inguruan (Nafarroa). Mendizaleak —gizona eta 62 urtekoa— 300 metro inguruko erorikoa izan du, Añelarra igotzen ari zela.

SOS Nafarroak 10:37an jaso du istripuaren berri. Nafarroako suhiltzaileen erreskate teknikoetarako taldea bidali du istripuaren lekura. Erreskateetarako helikopteroa, medikua zeraman helikoptero bat, anbulantzia bat, Foruzaingoa eta Guardia Zibila joan dira.

Zaurituak ez du konortea galdu. Aurrena erreskate helikopteroak jaso du, eta, gero, medikua zuen helikopterora pasatu dute. Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dute. Hainbat kolpe hartu ditu, eta oso larri dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.