Mendizale batek ezbeharra izan du Mugarra mendian (Bizkaia) gaur, eta bertan hil da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erori egin da. 66 urteko gizon bat da. Haren familiak SOS Deietara deitu du 18:00 aldera, eta abisua eman: goizean mendira abiatu da, eta ordutik ez zuten haren berri.
Senitartekoek azaldu dute kokatzeko gailua zeramala soinean, bi orduz ez dela mugitu, eta, gainera, ez zuela telefonoa hartzen. Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren erreskate taldea mendizalea zegoen ingurura abiatu dira abisua jaso ondoren, eta 19:00ak baino lehen aurkitu dute, hilik. Gorpua helikopteroz eraman dute Iurretara, eta handik autopsia egitera eramango dute.