Ezbeharra

Mendizale bat hil da Izaban, Pikua mendian amilduta

52 urteko J.L.L. da hildakoa. Lagun talde batekin zihoan istripua izan duenean. Gorpua erreskatatu eta Iruñeko Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute.

2008ko urtarrilaren 19a
18:09
Entzun
52 urteko J.L.L.hil da gaur goizean Izabako (Nafarroa) Pikua mendian, amilduta. Nafarroako Gobernuko larrialdi zerbitzuetako buruek agertu dutenez, 11:49 aldera gertatu da istripua, "toki zail baten".

Hildako mendizalea lagun talde batekin zihoan amildu denean, eta haiek eman diote SOS Nafarroari gertatutakoaren berri. Lagunek emandako informazioari esker gorpua azkar jaso ahal izan dutela agertu dute Nafarroako Gobernuko iturriek. Iruñeko Auzi Medikuntzako Insitutura eraman dute. GREIMeko kideek, Nabaskozeko suhiltzaileek eta bi helikopterok parte hartu dute salbamendu lanetan.

Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.