Mendiak Felipe VI.aren diskurtsoa babestu du

2022ko abenduaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Enplegu sailburuak babesa agertu dio Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabonetako diskurtsoari, eta ziurtatu du «instituzio demokratikoen aldeko mezu lasaiarekin» bat egiten duela. Felipe VI.ak besteak beste prezioen igoeraz, bizikidetzaren hondatzeaz eta instituzioen higaduraz hitz egin zuen abenduaren 24an. Mendiak adierazi duenez, sozialistek «sintonizatu» egin dute mezuarekin. EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, berriz, ez.

«Krisiari eta azken urteetako tentsioei erantzuna emateko, balioa eman behar zaie instituzioei eta konstituzioari», nabarmendu du Mendiak Radio Euskadin. Espainiako erregeak hainbat aldiz aipatu zuen konstituzioa bere hitzaldian. Mendiak uste du «estatuko arazo nagusia sistema politikoa arautzen duten konstituzio oinarriak ez ulertzea» dela. Horren harira, PPren jarrera kritikatu du, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren berritzeko legearen harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.