Mendi martxa egin dute Labrazako eta Azazetako zentral eolikoen proiektuak salatzeko

Arabako Mendiak Askek nabarmendu du «onartezina» dela eremu horiek industrializatzea.

Arabako Mendiak Aske taldea mendi martxan, atzo. ARABAKO MENDIAK ASKE
Isabel Jaurena.
2022ko abuztuaren 22a
11:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Arabako Mendiak Aske taldeak mendi martxa egin zuen joan den asteburuan. Helburua zen, hain zuzen, Labrazan eta Azazetan (Araba) eraiki nahi dituzten zentral eolikoen proiektuak salatzea. Taldearen erranetan, bi zentralen eraikuntza azkartzeko,Tapia legea izan zen Eusko Jaurlaritzaren lehenbiziko tresna. Arau horrek erabakitzeko eskubidea ukatzen die herri horietako biztanleei.

Taldeak adierazi zuen EAJ eta Iberdrola ahaleginak egiten ari direla proiektuak aurrera eramateko, ondorioak kontuan hartu gabe. Izan ere, Arabako Foru Aldundiko teknikarien arabera, Azazetako (Araba) zentralak ondorio larriak izanen ditu bertako ingurunean. Adierazi zuten, gainera, foru gobernuak ez duela bete proiektuak aurrera eramateko ezinbesteko baldintza bat: Arabako lurraldea ikuspuntu energetiko batetik antolatzeko plan bat egitea.

Taldeak argi utzi zuen energia berriztagarriak erabiltzearen alde daudela; betiere, horiek modu egokian ustiatzen badira. Izan ere, nabarmendu zutenez, «onartezina» da ondarearendako hain garrantzitsuak diren eremuak industrializatu behar izatea erabiliko ez den energia lortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.