Mendi martxa egin dute «Arabako lurren defentsan»

Maiatzaren 20ko manifestaziorako deia, atzoko mendi martxan. ARABA BIZIRIK.
2023ko apirilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Araba Bizirik eta Arabako Mendiak Aske taldeek eta Proiektu Honi Ez Planta fotovoltaikoen aurkako Arratzu-Ubarrundiko herri plataformak mendi martxa egin zuten atzo, 'Babestu maite duzun mendia eta lurra' lelopean. Durana herritik abiatuta, zortzi kilometroko ibilbidea egin zuten, «enpresa multinazionalen industrializazio proiektuen aurka» protesta egiteko. Salatu zutenez, energia berriztagarrien parke erraldoiek «ez dute ordezkatzen energia fosilaren kontsumoa, eta substantzia kutsatzaileen emisioa handitzen dute».Gogorarazi zuten, halaber, Gasteizen manifestazioa eginen dutela maiatzaren 20an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.