Osasuna

Mendaroko ospitaleko larrialdi zerbitzuak itxi dituzte behin-behinean, euriak eragindako kalteengatik

Bart izandako euriteek larrialdietako erizaintza guneko sabaiari egin diote kalte. Ez da izan zauriturik, eta ospitaleak jakinarazi du ailegatuko diren pazienteak beste zentro batzuetara bideratuko dituztela arazoa konpondu artean.

Mendaroko ospitaleko irudia
Mendaroko ospitaleko ataria, artxibo irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2024ko ekainaren 29a
13:37
Entzun

Bart goizaldean izandako ekaitzek kalteak eragin dituzte Mendaroko ospitalean (Gipuzkoa). Larrialdi zerbitzuetako erizaintza guneko sabaia busti du euriak, eta, ondorioz, zentroak zerbitzua itxi du behin-behinean. Zehazki, ura sartu da klimatizazio-zirkuituan, eta horrek eragin du kaltea. Ospitaleko arduradunek zehaztu dute ez dela izan inolako zauriturik eta berehala mugitu dituztela pazienteak zentroko beste zona batzuetara. 

Jakinarazi dutenez, espero dute gaurtik astelehenera bitarte zabaltzea larrialdi zerbitzua atzera ere. «Beranduenez, astelehenean lehen orduan martxan». Ordura arte, beste zentro batzuetara bideratzen ari dira, kasuaren arabera; Eibarko Etengabeko Arreta Gunera batzuk –larritasun arineko kasuak–, eta, kasurik larrienak, Donostia Unibertsitate Ospitalera edo Zumarragako Ospitalera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.