Espainiako Kongresuko Konstituzio Batzordeak Memoria Demokratikoaren Legea onartu berri du, eta Espainiako Gobernuko bi presidente ohik, Jose Maria Aznarrek eta Felipe Gonzalezek, koalizio gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioa kritikatu dute.
PSOEko presidente ohiak adierazi duez zaiola gustatzen Memoria Demokratikoaren Legea EH Bilduren laguntzarekin onartzea. Hala ere, Gonzalezek adierazi du ez duela irakurri lege proiektua: «Irakurtzean esango dizuet zer uste dudan [kazetariei], baina ez du itxura onik».
Jose Maria Aznarrek bestela hitz egin du lege proiektuari buruz. PPko presidente ohiaren esanetan, egungo gobernua «desleial» izan zaio Espainiako Konstituzioari, EH Bildurekin egin baitu akordioa: «Ezin dira bi leialtasun izan. Gobernuari esango diot: edo Konstituzioarekiko leiala zara, edo Bildurekiko. Astakeria bat da, terroristek egina eta terroristekin adostua», esan du. «Trantsizio demokratikoa ezbaian» jartzen duela esan du, eta egungo egoera ekonomikoa premiazkoagoa dela.
Memoriaren legearen erreforma gaitzetsi dute Aznarrek eta Gonzalezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu