Memoria lege «kritikoago» bat eskatu du EH Bilduk

54 zuzenketa aurkeztu dizkio Espainiako Kongresuan Memoria Demokratikoaren Lege proiektuari

2022ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
MADRIL. Trantsizio garaiko eta horren osteko jazarpen politikoa ikertzea, egiaren batzorde bat sortzea, gizateriaren aurkako krimenek ez preskribatzea, sekretu ofizialak argitara ateratzea, immatrikulazioen inbentarioa egitea... EH Bildu koalizioak «errotiko zuzenketak» aurkeztu dizkio Memoria Demokratikoaren Lege proiektuari Espainiako Kongresuan. Zehazki, 54 neurri dira, Bel Pozueta diputatuak, Eva Aranguren Iruñeko eledunak eta Paolo Albanese Sartagudako zinegotziak gaur goizean azaldu dutenez.

Izan ere, Memoria Demokratikoaren Lege proiektua «Espainiako Kongresuan blokeatuta» dagoela salatu du Pozuetak, ez aurrera ez atzera. «Saiatu behar dugu prozesua ahalik eta lasterren abiarazten». Aurkeztu dituzten zuzenketen artean, diputatuak garrantzitsutzat jo du legearen esparrua zabaldu eta 1978tik aurrerako gertakariak ere jasotzea: «Giza eskubideen urraketak ez ziren bukatu Espainiako Konstituzioa onartzearekin batera; hortaz, epea zabaltzea proposatu dugu. Frankismoak eta haren praktikek jarraipena izan zuten, eta baita errepresio inertziek ere». Besteak beste, GAL eta brigada politiko-sozial frankistak aipatu ditu horien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.