«Mehatxu terroristak» egitea leporatu dio Ruz epaileak Ibazetari

Espainiako futbol selekzioaren zaleekin uztailean izan zuen liskarragatik jarri du auzibidean

Erredakzioa
2012ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak beste urrats bat egin du Josetxo Ibazeta Donostiako Bilduren aholkulari izandakoa epaitzeko bidean: Espainiako futbol selekzioaren jarraitzaileei «mehatxu terroristak» egin izana egotzi dio, eta gertaeran delitu zantzurik ba ote zen aztertzeko aurretiazko eginbideak zirenak epaiketari begirako prozedura bihurtu ditu.

Ruz epaileak dioenez, «orain arteko ikerketek baieztatutako zantzuen arabera», uztailaren 1eko gauean, Espainiako futbol selekzioak Eurokopako partida bat irabazi ondoren, Ibazetak «iraindu eta mehatxatu egin zituen» futbol taldearen garaipena Donostiako Alde Zaharrean Espainiako bandera eta guzti ospatzen ari ziren hiru pertsona. Ibazetak «Gora ETA militarra!» oihukatu zuela eta Espainiako selekzioaren jarraitzaileei «buruan tiro egingo zien keinua» egin ziela ere badio epailearen autoak.

Ibazetak amarrutzat jo zuen gertaera, eta liskarra jendaurrean zabaldu zenean, esan zuen bere asmoa ez zela ETA goratzea edo inor mehatxatzea. Donostiako Udalean zuen lana utzi egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.