Medikuntza Nobela, mRNA txertoa garatu zutenei

2023ko urriaren 3a
00:00
Entzun
STOCKHOLM.Stockholmeko Karolinska Institutuak Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria eman die Katalin Karikori eta Drew Weissmani, RNA mezularian oinarritutakotxertoen inguruko aurkikuntzengatik. «Nukleosidoen baseen aldaketei buruz egindako aurkikuntza» saritu dute epaimahaikideek, haren bidez COVID-19aren aurkako mRNA txerto eraginkorrak garatzea ahalbidetu zutelako.Ohiko txertoek mikrobio biziak, motelduak edo mikrobio zatiak erabiltzen dituzte gaixotasunei aurre egiteko. RNA txertoek, aldiz, RNA mezularia erabiltzen dute. RNA mezularia giza zeluletan sartzen da, eta bertan proteina espezifikoak eta arrotzak sortzen ditu —aurre egin behar dioten birusaren berdinak—, itzulpenaren bidez. Proteinak sintetizatzeko prozesu hori aztertu dute, hain zuzen, Karikok eta Weissmanek, eta haien aurkikuntzak funtsezkoak izan dira COVID-19aren aurkako txertoak sortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.