«Ondarretako osasun zentroko arratsaldeko zortzi langileetatik bi aritu dira lanean. Donostialdeko ospitaletik kanpoko larrialdietako zentroetan, Zarautz, Donostia, Hernani eta Errenterian, sendagile askoren jardunak bete gabe geratzen ari dira, 429 gutxi gorabehera hiru hilabete hauetan; erizaina jartzen dute sendagilearen ordez». Donostialdean lehen mailako osasun arretaren alde eratutako plataformak hitz horiek erabili ditu Gipuzkoako osasun zentroetan mediku faltaren ondorioz zergertatzen ari den azaltzeko. Horiek salatze aldera, elkarretaratze bat egingo dute bihar 12:00etan, Donostian, Amara Berriko osasun zentroko atarian. Osakidetzari eskatuko diote osatzeko lan taldeak zentro guztietan behar bezala, eta bermatzeko «aurrez aurreko» arreta pazienteentzat. Mediku faltaren arazoa ez da berria lehen arretan, baina, zenbait iturriren arabera, okerrera ari da. Eta ez da Gipuzkoan bakarrik gertatzen; arazo orokorra da.
Kezka ez dago herri mugimenduetan bakarrik. Ekainaren 20an etengabeko arretako guneetako egoerak «marra gorri guztiak» gainditu dituela salatuzuten Gipuzkoako medikuen eta erizainen elkargoek. Arta aski eskasa deskribatu zuten elkarrekin idatzi zuten oharrean. «Sendagilerik gabeko arreta medikoa». «Medikurik gabeko erizaintzako arreta». «Behar bezalako arreta» jasotzen ez duten pazienteak. Horiek guztiak gertatzen direla esan zuten. Gogoratu zuten arreta gune horietan ospitalez kanpoko larrialdi motak artatzen dituztela, eta Osakidetzak berak zehazten duela mediku, erizain eta administrazio arloko langileek jardun behar dutela: elkarlanean.
«Aste Santutik hona ez da hala gertatzen ari», ohartarazi zuten ohar bateratu hartan. Arreta era horrekin erizain eta medikuen «deontologia» ere urratzen dela adierazi zuten. Aste Santua aipatu zuten, etazenbait zentrotako lekukotasunen arabera ere mugarria izan zen, orain arte beti mediku lanpostuak bermatzen zituzten zentroetan erizainak bakarrik geratzen ari dira usu ordutik.
«Lehenagotik» dator
Bizkaiko Medikuen Elkargoan lehen mailako arretako saileko kidea da Joseba Atxutegi sendagilea. Mediku gabeziak sortutako gorabeherak agerikoak dira Bizkaiko osasun zentroetan ere, eta, orain sortu diren lerroburuei garrantzirik kendu gabe, arazoa «lehenagotik» datorrela adierazi du. Eta, bai, orokortuta dago. «Eta gero eta gehiago ikusten da», onartu du.«Oraintxe egon naiz osasun zentro batean: lau egun daramatzate medikurik gabe; ez dago ordezkorik. Gaixoaldiaren ondoriozko baimen bat-edo sortzen denean, ez dago modurik egun beste mediku bategaz betetzeko». Gainerako sendagileek lan zama handiagoa izatea dakar horrek, edota telefono bidezko kontsultak maizago erabiltzea. Erizainek bete behar izaten dituzte hainbat leku. «Baina erizainak bakarrik egin ahal ditu bere lanak», onartu du: «Ezin dituzte hainbat gauza egin».
Mediku askoren jarduna bete gabe, agerikoa da haien falta osasun etxeetan
Protesta bat egingo dute bihar Donostian, lehen arretaren egoera salatzeko, eta Gipuzkoako zentroetan dagoen mediku falta. Ez da herrialde horretako arazoa soilik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu