Mayor Orejak masailezurra eta bi hatz hautsi ditu, bizikletatik erorita

Senideek diote «oso minberatuta» dauzkala hautsitako gorputz atalak, baina ez dagoela larri

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Jaime Mayor Oreja EAEko PPko presidente ohi eta PPko eurodiputatuak masailezurra eta bi hatz hautsi ditu, eta sorbaldan kolpea hartu, bizikletatik erorita. Madrilgo Escorial inguruan erori zen, mendi buelta bat ematen ari zela.

Ospitale batean dago, zainketa gelan, eta bertan emango ditu datozen orduak. Mayor Orejaren senideek adierazi dutenez, zulo «txiki» batetik pasatzean erori zen. Era berean, esan dute kolpatutako eta hautsitako gorputz atalak «oso minberatuta» dauzkala, baina ez dagoela larri. Horrez gain, adierazi dute astean normalean bi edo hiru aldizibiltzen dela Mayor Oreja bizikletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.