Max Brisson eta Vincent Brurekin bilduko dira gaur Covite elkartekoak

2018ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Covite elkarteko Consuelo Ordoñez eta Ruben Mujika Max Brisson senatariarekin eta Vincent Bru diputatuarekin bilduko dira gaur Donostian. Frantziako Gobernuarekin presoen hurbilketaz hitz egiten ari den euskal ordezkaritzako kide dira Brisson eta Bru. Haiek eskatu dute bilera, Coviteren esanetan, ETAren indarkeriaren biktimen errealitatea ezagutu nahi dutelako. Covitekoek, berriz, jakin nahi dute euskal ordezkaritzako kideek babesten ote dituzten presoei «damutzeko eta indarkeria gaitzesteko» eginiko eskaerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.