Matteo Zuppi, «lekuko moral» modura Baionan

2017ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Sant Egidio komunitateak atzo zabaldutako prentsa ohar baten arabera, Matteo Zuppi Bolognako (Italia) artzapezpikua larunbatean Baionan armagabetzearen agerraldi instituzionalean «lekuko moral» modura eta «nazioarteko bizikidetza prozesu batzuetan parte hartzeagatik ezaguna delako» egon zen. Baionan egon izana defendatu du Sant Egidio komunitateak. «Bakerako lan egin dugu, orri mingarri hau gainditzeko ekarpena eginda». Komunitateak eginkizun horrekin lotu du haren presentzia.

Vatikanoko komunikazio taldean azaldu du Baionan «pertsonalki» egon zela Zuppi, ez Eliza katolikoa ordezkatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.