Maskara nahitaez erabili beharko da Ipar Euskal Herriko beste zenbait udalerritan ere

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko prefekturak maskara erabiltzera behartu du Ipar Euskal Herriko herri batzuetan. Isuna emendatu dute.

jarraia185862.jpg
2020ko abuztuaren 21a
11:50
Entzun

Pirinio Atlantikoetako prefekturak maskara erabiltzera behartu du Ipar Euskal Herriko zenbait herri eta hiritan. Oraindik goiti, Angelu, Baiona, Miarritze, Bidarte, Ziburu, Ezpeleta, Getaria, Donibane Lohizune (Lapurdi) eta Donibane Garaziko kaleetan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.

Eric Spitz prefetak erabakia baliatu du isunaren emendatzeko. Maskara ez erabiltzeagatik 38 euroko isuna jartzen zen orain arte. Oraindik goiti osasun neurria errespetatzen ez dutenek 135 euroko isuna jasoko dute.

Miarritzeko (Lapurdi) hondartza handia, Miramar eta Portu zaharreko hondartzak hetsiko dituzte 16:00etatik aurrera gaur eta bihar. Miarritzeko alkatearen arabera, itsasgorak ez du modurik ematen distantzia soziala betetzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.