koronabirusa

Maskara ez da ezinbestekoa izango Ipar Euskal Herriko garraio publikoan

Astelehenetik aurrera geratuko da bertan behera derrigortasuna. Frantziako Osasun ministroak esan du pandemiaren egoerak hobera egin duelako hartu dutela erabakia.

Herritarrak autobusean maskara jantzita, Baionan, artxiboko irudian. GUILLAUME FAUVEAU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko maiatzaren 11
15:40
Entzun

Ipar Euskal Herrian beste pauso bat egingo dute maskararen derrigortasuna arintze aldera: datorren astelehenetik aurrera, maskara ez da nahitaezkoa izango garraio publikoan, Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak iragarri duenez. Hala ere, janztea «gomendagarria» izango dela esan du: «Gomendatuta egongo da aurrerantzean ere, baina ez da derrigorrezkoa».

Egoera epidemiologikoa hobetzeari egotzi dio aldaketa. Haren hitzetan, pandemia amaitu ez bada ere, gero eta kasu gutxiago atzematen dira. Gainera, espero du hurrengo asteetan eta hilabeteetan joera berari eustea. Zehaztu du: ez zaio probableena iruditzen koronabirusa guztiz desagertzea, baina iruditzen zaio herritarrak babestuta daudela txertoagatik eta aurretik izandako kutsatzeengatik.

Hain zuzen, txertoaz ere aritu da. Ez du baztertzen dosi gehiago jarri behar izatea beste aldaeraren bat agertuz gero, baina ez du aurreratu herritar guztientzat edo pertsona jakin batzuentzat izango diren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.