Martxoaren 16an egingo dituzte Burgue-Erreitiko auzapeza hautatzeko bozak

Felix Noblia auzapezak dimisioa eman zuen abenduan, eta prefeturak martxorako deitu ditu herriko bozak, hiru zinegotzi berri hauta ditzaten.

Felix Noblia izan da alkate orain arte. ISABELLE MIQUELESTORENA
Felix Noblia izan da alkate orain arte. ISABELLE MIQUELESTORENA
2025eko urtarrilaren 22a
15:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Burgue-Erreitiko (Nafarroa Beherea) herritarrek berriz bozkatu beharko dute martxoaren 16an, eta beharrez, 23an ere bai. Izan ere, Felix Noblia auzapezak dimisioa eman zuen iragan hilean, bost urte karguan eman ostean. Geroztik, Laurence Massondo-Bessouat lehen axuantak hartua du alkate kargua, bozak iragan arte. Boz partzialak izango dira, hiru zinegotzi berri hautatu behar baitituzte.

Pirinio Atlantikoko prefeturak zinegotzi berrien hautatzeko data eman du. Martxoaren 16an izango da lehen itzulia. Bigarren itzulia beharko balitz, martxoaren 23an izango da. Nobliatek dimisioa emateaz gain, hautetsi bat hil egin zen kargualdi hasieran, eta beste batek kargua utzi zuen, osasun arazoengatik. Ondorioz, hiru dira hautatu beharrekoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.