Landabengo zuzendaritzak baztertu egin du martxoaren 27an azkenengoa zela esanez egin zuen lan hitzarmenerako proposamena. Era berean, 2002ko abenduan lortutako akordioak atzera bota eta ahaztu egiten dituela azaldu du lan batzordearekin egin duen bileran.
Zuzendaritzak, besteak beste, proposamena egin du aurre-jubilazioei buruz: aurten 60 eta 61 urte betetzen dituzten langileak 2006ko uztailean jubilatuko direla eta 58 eta 59 urte betetzen dituztenak, berriz, 2006ko abenduaren 31n jubilatuko lirateke.
Ostiralean lan batzordeak bilera egingo du zuzendaritzaren proposamenaren balorazioa. Lan batzordeak balorazioa adostu nahi du. Hau da, guztien artean hitz egin eta ondoren atera ondorioak.
Lan Gatazka / Volkswagen
Martxoan proposatu zuen lan ituna atzera bota du zuzendaritzak
Iruñeko VWko langileen lan ituna negoziatzen hasteko zuzendaritza eta lan batzordea bildu dira gaur. Bilera horretan martxoaren 27an azkenengoa zela esanez egindako lan hitzarmenerako proposamena baztertu du. Besteak beste, egungo hitzarmena 2007ko maiatzaren 1era arte luzatzea proposatu du eta aurre-jubilazioei buruzko zehaztasunak ere eman ditu zuzendaritzak. Era berean, 2007rako akordiorik lortzen ez den bitartean inbertsioak etenda egongo direla ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu