Martxelo Otamendi omendu du Bartzelonako Korrikak

Euskararen aldeko lana eta Bartzelonarekin duen harremana goretsi dituzte antolatzaileek.

Martxelo Otamendiri egindako omenaldia, gaur, Bartzelonan. BERRIA
Martxelo Otamendiri egindako omenaldia, gaur, Bartzelonan. BERRIA
Irati Urdalleta Lete.
2024ko martxoaren 16a
20:43
Entzun

Korrika egin daiteke Hazparnen (Lapurdi), Trebiñun (Araba), Bilbon edo Azpeitian (Gipuzkoa). Baina Korrika egin daiteke Sydneyn, Buenos Airesen, New Yorken edo Bartzelonan ere. Euskarak ez baitu mugarik. Korrikak ere ez. Gaur, hain zuzen, Bartzelonako kaleak igaro dituzte lasterka euskararen alde. 

Eta Euskal Herriko Korrikak ez ezik, Bartzelonakoak ere badu omendua: Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendari ohia izan da. Eñaut Arretxe ibili da antolaketa lanetan, eta, hark azaldu duenez, nagusiki bi arrazoi izan dituzte Otamendi omentzeko: batetik, erretiroa hartu duela eta euskararen alde egindako lana aitortu nahi izan diote; bestetik, Arretxek akorduan izan du Otamendik Bartzelonarekin izan duen harremana ere. 

«‘Egunkaria’-ren itxierak sortu zuen babes eztanda ere aitortu nahi dugu».

EÑAUT ARRETXEBartzelonako Korrikaren antolatzailea

Gainera, aldebiko erlazioa izan dela nabarmendu du: «Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, laguntza handia jaso zen Bartzelonako komunitatearen partetik». Horiek horrela, zirkulu baten itxieratzat dute gaurkoa: «Zirkulu hori dena itxi nahi genuke, eta Martxelo omendu bere ibilbide profesionalagatik eta Bartzelonarekin eduki duen loturagatik, baita Euskaldunon Egunkaria-ren itxierak 2003an sortu zuen babes eztanda hori aitortu ere».

Madrilen ere bai

Bartzelona ez da bakarra izan gaur Korrikaren bidez kaleak hartzen. Madrilen ere egin dute euskararen aldeko aldarrikapena, nahiz eta horretarako baimena ukatu zien udalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.